You are using an outdated browser

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

Ezagutu gure komunitatearen parte izatearen abantaila guztiak.
Community
HASI SAIOA

Sartu Community-n haren abantaila guztiez gozatzeko.

EGIN BAT COMMUNITY-REKIN

Egin bat orain. Jarraitzaile egiten bazara, abantaila ugariz gozatuko duzu, doan, eta, Lagun edo Kide korporatibo egiten bazara, are onura gehiagoz.

EZAGUTU COMMUNITY

Artea eta kultura maite dituztenentzako eremu berria. Jarraitzaile, Lagun edo Kide korporatibo gisa parte har dezakezu.

EZAGUTU ABANTAILAK
Babeslea: Babesle: Iberdrola
Babeslea: Babesle: Iberdrola
portrait-giorgio-morandi

Giorgio Morandi liburua irakurtzen
Getty Images, Mondadori Portfolio. Mondandori Portfolio Premium

Ba al zenekien...?

Morandiren ikuskerak

Didaktika proiektuaren baitan, Museoak hezkuntza-guneak eta jarduera bereziak diseinatzen ditu erakusketa bakoitza osatzeko, eta tresnak eta baliabideak eskaintzen ditu aretoetan nahiz sarean, ikusgai dauden lanak baloratu eta ulertzea errazteko.

Hezkuntza guneak behaketa- eta analisi-jolasa proposatzen du, Giorgio Morandiren (Bolonia, 1890–1964) artea ardatz gisa hartuta. Artearen historiarekiko Morandik zuen interes sutsuak inspiratu zituen haren pinturak. Museoetara egindako bisitaldien, liburuetako inprimaketa eta ilustrazioen eta lagun zuen Roberto Longhi (Alba, 1890–Florentzia, 1970) arte kritikari eta historialariarekin izandako elkarrizketen bidez, Morandik artista oso desberdinen lanak ezagutu zituen: hala nola, Giovanni Bellini, Giotto di Bondone, Paul Cézanne, Lorenzo Costa, Piero della Francesca, Francisco de Goya y Lucientes, Nicolas Poussin, Pierre-Auguste Renoir, Henri Rousseau, Tiziano Vecellio eta Francisco de Zurbarán. 

cezanne

Cézanneren Horma pitzatudun etxea lanaren erreprodukzioa hemen Julius Meier-Graefe. Cézanne
Itzulpena: J. Holroyd-Reece. Londres
1927. Columbia University Library, New York

MORANDIREN PAISAIA (PAESAGGIO, 1927)

PAUL CÉZANNE-RI BEGIRA

Grizzana-n zuen estudioan igarotzen zituen udak Morandik, Emilia eskualdeko mendien artean. Ingurune idiliko horiek eragina izan zuten artistaren 1927ko Paisaia bezalako lanetan, zeinak Morandiren aurreko paisaia-pinturen tradizio aberatsa iradokitzen baitu. 

Paisaia lanean, bere estudioa Paul Cézanne (Aix-en-Provence, 1839–1906) bezalako artisten begietatik berrasmatu zuen Morandik. Tonu berde, gris eta marroi kontrastatuekin, lan horrek Cézannen Horma pitzatudun etxea obraren antza du; azken horren erreprodukzioa Morandik bere Paisaia sortu zuen urte berean argitaratu zen margolari frantsesaren inguruko liburu batean zegoen. Erreprodukzioa zuri-beltzean badago ere, erraz igarri daitezke tonu-aldaketa azkarrak Cézannen lanaren azaleran. 

Zuri-beltzezko erreprodukzioek Morandiren grabatu-praktikan ere izan zuten eragina; izan ere, teknika horrek beste baliabide bat eskaini zion artistari bere pinturetako gaiak ikertzeko. 1927ko Paisaia lanean, Morandik teknika hori erabili zuen, Grizzanako estudioari beste ikuspegi batetik erreparatzeko.

bologna-skyline

Boloniaren gaineko ikuspegi panoramikoa (Italia)
Getty Images, Mino Andriani

MORANDIREN NATURA HILA (NATURA MORTA, 1952)

LORENZO COSTA ETA GIOVANNI BELLINI-RI BEGIRA

Morandiren natura hilek mundu oso bat iradokitzen dute sarri, objektu gutxi batzuen bidez. 1952ko Natura hila bezalako pinturetan, Bolonia zen mundu hori: artistak nekez uzten zuen bizitokia. 

Bere lanean multzokatuta ageri diren botilak, pitxerrak eta kaxak Morandiren jaioterriko teilatu eta dorreen antzekoak dira. Morandik akaso Pinacoteca Nazionale di Bologna-n ikusi zituen hainbat pinturetan zegoen Bolonia irudikatuta, tartean, Ama Birjina haurrarekin tronuan, Petronio Tekla santuen artean, Lorenzo Costa-rena (Ferrara, 1460–Mantua, 1535). San Petronioren eskuetan dagoen hiri txiki-txikiak ortzi-muga boloniarra eratzen duten formen arteko elkarreragina erakusten du; hain zuzen ere, forma horiek atzera ageri dira Morandiren natura hilean. 

Morandik antzeko hiri-paisaiak aztertu zituen, ziur asko, beste artista italiar batzuen pinturetan; esaterako, San Jeronimo basamortuan Giovanni Bellini-rena (Venezia, 1430–1516). Alessandro Contini Bonacossi bildumagile florentziarraren bilduma famatuan egon zen, eta Uffizi Galerian dago orain, Florentzian zegoenean Morandik sarritan bisitatu ohi zuen museoan hain zuzen.

poussin-self-portrait

Nicolas Poussin
Autorretratua (Autoportrait, ca. 1650)
Grabatua 1800s. Getty Images, Georgios Art.

MORANDIREN AUTORRETRATUA (AUTORITRATTO, 1917–19)

GIOTTO DI BONDONE ETA NICOLAS POUSSIN-I BEGIRA

Bere karreraren hastapenetan, autorretratu gutxi batzuk egin zituen Morandik. 1917–19ko Autorretratua da ezagunena, arte historiako aro desberdinetako erretratugintzarekiko artistak zuen zirrara agerian uzten dutena. 

Morandik hiru-laurdeneko profilean irudikatu zuen bere burua, aurpegia apur bat biratuta eta sorbaldak maila berean. Baliteke formatu hau Giotto di Bondone-ren (Vespignano, ca. 1266–67/76–Florentzia, 1337) lanean ikusi izana, adibidez; izan ere, XX. mendeko margolari italiarrek biziki miresten zuten Giotto. Giottoren Doneztebe pintura Horne Museoan ikusi zuen Morandik agian, Florentziara egindako bisitaldiren batean. 

Halaber, Morandiren hazpegietan barrenako argi-ilunen jolasak beste iturri bat iradokitzen du: Nicolas Poussin (Les Andelys, 1594–Erroma, 1665). Morandik ez zuen sekula Poussin hura bertatik bertara ikusi, baina Alinari anaien (Fratelli Alinari) Florentziako argazki-laborategian aurkitu zuen zuri-beltzezko argazki batean izan zuen argi-itzal aldakor horien berri. Antzeko gaia lantzen duen Poussinen grabatu bat ikus dezakezu hemen.

botanic-gardens-paris

Parisko Lorategi Botanikoaren ikuspegia (Frantzia)
Getty Images, RRainbow

MORANDIREN LOREAK (FIORI, 1916)

HENRI ROUSSEAU-RI BEGIRA

Loreen pinturak Morandiren praktika artistikoaren euskarri bat izan ziren. 1916ko haren Loreak lanak adierazten du zein gertutik aztertu zituen Morandik genero horri zegozkion iraganeko adibideak.

Henri Rousseau (Laval, 1844–Paris, 1910) artistaren Lore-sorta bitxilore eta krisantemoekin lanaren gertuko hurbilpena da Morandiren Loreak. Azken horrek lore-pintura hau egin aurreko urteetan, Rousseauren Lore-sorta bitxilore eta krisantemoekin obraren ilustrazio bat jasotzen zuen panfletoa argitaratu zen Italian. Morandiren interpretazioko paleta sinplifikatuak eta hondo lauak gogora dakarkigu ilustrazio hori dela jatorria, eta ez jatorrizko pintura.

Morandiren antzera, Rousseauk ere nekez bidaiatu zuen. Haren landare-irudietan eta paisaietan ageri den landaredi tropikalak Rousseauk Parisko Lorategi Botanikora egindako bisitak ditu inspirazio iturri, oihanera egindako irteerek baino gehiago. Morandik ere lorategi hura bizitu zuen, Rousseauren artelanen bitartez.

three-salmon-steaks

Francisco José de Goya y Lucientes
Hiru izokin xerra (Tres rodajas de salmón, 1808–12)
Olio-pintura mihise gainean
45 x 62 cm
Oskar Reinhart Collection, Winterthur (Suitza)

MORANDIREN NATURA HILA (NATURA MORTA, 1956)

FRANCISCO DE ZURBARÁN-I BEGIRA, FRANCISCO DE GOYA Y LUCIENTES-EN BITARTEZ

Haren 1956ko Natura hila artelanaren antzera, Morandiren pinturak eguneroko objektuen antolaketa soilak ziren gehien bat. Haren ikergai xumeaz, natura hil honek sukaldeko bizitza irudikatzearen tradizio luzeari jarraitzen dio.

Lotura formalak argiak dira lan honen eta Giuseppe Maria Crespi-k (Bolonia, 1665–1747) eta, bereziki, Francisco de Zurbarán-ek (Fuente de Cantos, 1598–Madril, 1664) pintatutako sukaldeko eszenen artean. Marroi, gris eta zuriz osatutako paletak gogora dakartza Morandik museo italiarretan akaso ikusi zituen artista horien mihiseak. 

Artistak Francisco de Goya y Lucientes-en (Fuendetodos, 1746–Bordele, 1828) begien bitartez berraurkitu zituen Zurbarán bezalako artistak. 1956an, Suitzako Winterthur hirira joan zen Morandi, bertako arte museoan berari eskainitako erakusketaren inauguraziora. Han zegoela, Goyaren Hiru izokin xerra ikusi zuen, Oskar Reinhart bilduma entzutetsuaren baitan. Natura hil honetako argiztapen dramatikoak eta gai xumeak iradokitzen dute Espainiako Urrezko Mendearekiko zuen miresmena partekatzen zuela Morandik Goyarekin.

Jarduerak

Foto Partekatutako hausnarketak

Partekatutako hausnarketak


- Arte arduradunen ikuspegia
Maiatzak 8, asteazkena, 18:30. Petra Joos, erakusketaren komisarioa

- Funtsezko kontzeptuak
Maiatzak 15, asteazkena, 18:30. Luz Maguregui, Hezkuntza koordinatzailea

*Babeslea: Fundación Vizcaína Aguirre

Informazio gehiago

foto-morandiren-natura-hilari-buruzko-ikuspegi-fotografikoa

Morandiren natura hilari buruzko ikuspegi fotografikoa

Maiatzak 17 eta 24, ostiralak, 18:30

Argazkilaritza-tailer honetan, natura hila izango da gonbidatu nagusia. Pitxerrak, kandelak, loreak, fruituak, garezurrak eta Elssie Ansareo artistak Morandiri buruz duen ikuspegi berezia; Museoaren Bilduman daude Ansareoren obrak.

Lekua: Museoko Liburutegia

Informazio gehiago

Foto film-series-film-afternoons

Zinema-zikloa. Zinema arratsaldeak "Alla Morandi"

Maiatzak 25, larunbata, eta 26, igandea

Morandiren arrasto nabarmena duten zinematografia italiarreko maisulanetako batzuez gozatuko dugu: besteak beste, Federico Fellini, Luca Guadagnino eta Michelangelo Antonioni.

Informazio gehiago

Baliabideak

Entzuteko gida eta egokitutako gidak

Entzuteko gida eta egokitutako gidak

Museoko sarrerarekin batera entzuteko gida eskainiko dizute. Horren bidez erakusketa bakoitzeko artelanei buruzko informazio zabalagoa izango duzu.

Informazio-gunean eskatu entzumen, ikusmen edo/eta adimen urritasunak dituzten pertsonentzako audio/bideo gidak.

Bisitaldi laburrak

Bisitaldi laburrak

Bisitaldi labur hauetan arte edukiak azaltzen dira, modu zehatz eta dinamikoan. Galdetu gaiei, hizkuntzei eta topaguneei buruz Informazio-mahaian.

Prezioa: doako jarduera Museorako sarrera erosiz gero. 20 pertsona gehienez (helduera ordenaren arabera)

Cookien erabilera

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure cookien politika orrialdean