You are using an outdated browser

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

Ezagutu gure komunitatearen parte izatearen abantaila guztiak.
Community
HASI SAIOA

Sartu Community-n haren abantaila guztiez gozatzeko.

EGIN BAT COMMUNITY-REKIN

Egin bat orain. Jarraitzaile egiten bazara, abantaila ugariz gozatuko duzu, doan, eta, Lagun edo Kide korporatibo egiten bazara, are onura gehiagoz.

EZAGUTU COMMUNITY

Artea eta kultura maite dituztenentzako eremu berria. Jarraitzaile, Lagun edo Kide korporatibo gisa parte har dezakezu.

EZAGUTU ABANTAILAK
Babeslea: Babesle: Iberdrola
Babeslea: Babesle: Iberdrola

Erakusketa

2019(e)ko apirilak 12 – 2019(e)ko urriak 6

XX. mendeko natura hilen margolaririk berritzaileenetako bat izan zen Giorgio Morandi (1890–1964), eta haren lana ez da sailkatzen erreza. Botila, pitxer eta kaxekin osatutako bere konposizio enigmatikoek ikusleak xarmatzen jarraitzen dute, haien sinpletasun engainagarriarekin eta errealitatearen irudikapen subjektiboarekin.

Italiako Bolonia jaioterrian bizi izan zen Morandi bere bizitza osoan zehar, eta udak Grizzana-ko mendietan igaro zituen, Emilia-Romagna eskualdean. Bere logela-estudioan bizi eta bertan egin zuen lan; leku berezia zen, natura hil baten itxura zuena bere horretan, eta bertan, bere objekturik kuttunenez inguratuta zegoen artista. Artistak behin eta berriro konfiguratzen zituen, modu apur bat desberdinetan, eta etxeko objektu arruntak irudikatzeak eskaintzen dituen aukera amaigabeetan jartzen zuen arreta.

Morandik Bolonia nekez utzi bazuen ere, denbora-bidaiari trebea zen. Artearen historiako ikasle saiatua izanik, askotariko iturrietara jo zuen bere arte-ikasketetan. Atzera begira erakusketak Morandiren lanaren alderdi jakin bat aztertzen du: nolako eragina izan zuen Antzinako Maisuen pinturak haren ekoizpenean. 1920ko eta 1960ko hamarkaden artean egin zituen natura hilak analizatuz, erakusketak loturak ezartzen ditu obra horien eta margolari italiarrak miresten eta aztertzen zituen artisten obren artean. Ikerketa horrek agerian ipintzen dituen mekanismoak, eragin edo jabekuntzarekin baino, lotuagoak daude Morandik haren aurretik egon ziren artistekiko zituen hautazko parekotasunekin.

Atzera begira erakusketak hiru aurrekari ditu aztergai, bakoitza Europako herrialde batekoa, eta XIX. mende aurreko erreferentzia premodernistetan jartzen du arreta: XVII. mendeko espainiar pintura eta natura hilen tradizioa; XVI. mende amaiera eta XVIII. mende hasiera arteko Boloniako margolariak; eta, azkenik, XVIII. mendeko Jean-Baptiste Siméon Chardin frantziar artista handiaren natura hilaketa genero-pinturak. Izan ere, Espainiako Urrezko Mendeko dramatismoz, seicento italiarreko naturalismoz, eta Chardinek eguneroko objektuen mundura ekarri zuen intimitatez busti zituen Morandik pitxer, botila eta kaxen irudiak.


BIOGRAFIA

Giorgio Morandi (1890–1964) Bolonian jaio zen eta bertan zuen logela-estudioan egin zituen bere natura hil, loreontzi eta paisaia denboragabeak. 1907tik 1913ra bitartean Boloniako Arte Ederren Akademian ikasi zuen eta futurismo italiarrarekin kontaktuan egon zen epe labur batez, alegia, bere herrialdeko abangoardia ikonoklastarekin. 1919–1920an, pittura metafísica mugimendu iragankorreko zenbait figurekin bat egin zuen; besteak beste, Carlo Carrà-rekin, Mario Sironi-rekin eta Giorgio de Chirico-rekin. Denbora tarte horren ondoren, Morandi bilaketa artistiko pertsonal batean murgildu zen, natura hilaren generoa ikertuz, eta neurrizko haren konposizioetako objektu bizigabeei ia antropomorfoa den presentzia eman zien. Bigarren Mundu Gerraren ondoren nazioartean abstrakzioa sortu zen, eta ordena eta heterodoxia artistikoa itzuli ziren; Morandiren garai hartako obra sailkapen orotik kanpo geratzen da.

Cookien erabilera

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure cookien politika orrialdean